Emisioetan GKEek Udalaren laguntzagaz bultzatutako ekimenak azalduko dira, eta, horrez gain, garapenerako lankidetzari eta jarduera solidarioei buruzko gaurkotasuneko gaiak ere jorratuko dira. Lehenengo programa Saharari buruz izango da, eta bertan Julio San Roman, Getxo Pro Sahara ATFAL taldeko kidea, Ioana Osa, Euskal Fondoako Saharako Koordinaziorako Unitatekoa eta Mohamed Liman Fronte Polisarioko Euskadiko ordezkaria egongo dira.