Hainbat saltokik parte hartuko dute ekimenean, eta, beste behin ere, getxotarrei eta bisitariei askotariko produktuak eskainiko dizkiete prezio onean.
Martxoaren 4tik 13ra bitartean, 2021eko saldoen lehen merkatua egingo da Getxon. Helburua da tokiko merkataritza sustatzea eta merkataritza-sektoreak herritarrei eskaintzen dizkien produktu guztiak erakustea. Oraingo honetan, osasun-neurriak bermatzeko, merkataritza-establezimenduen barruan antolatuko dela iragarri dute arduradunek.
Hainbat saltokik parte hartuko dute ekimenean, eta, beste behin ere, getxotarrei eta bisitariei askotariko produktuak eskainiko dizkiete prezio onean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!