Atxiloketajoan den eguenean, martxoaren 4an, izan zen, baina gertakarien ikerketa otsailean hasi zen, zaintza-operatibo bat jarrita. Denbora horretan, udal-iturriek azaldu dutenez, egiaztatu ahal izan zen lokalak merkataritza-jarduera eskasa zuela, baina bezeroen joan-etorri handia, barrura sartu eta kontsumitu gabe azkar ateratzen zena.
Kontuak horrela, eguenean, 17:30ak aldera, eta delitu-jarduera egiaztatu ondoren, agenteak tabernara sartu ziren, eta hauts zurizko 11 bilgarri – ustez kokaina– eta 276 euro (txanpon zatikatuan) aurkitu zituzten ezkutatuta. Horiek horrela, ertzainek ustezko egilea, Getxoko bizilaguna, atxilotu zuten, bai eta lokala zigilatu ere.
Kasua epailearen esku utzi da, dagozkion eginbideak egin ondoren.