“Nahi dudalako!” kanpainak ikasketak euskaraz jarraitzera animatu ditu berriro DBHko gazteak

Erredakzioa 2021ko mar. 8a, 11:48

Ikasleak artxiboko irudian.

DBHko ikasketak amaitutakoan ikasleek euskaraz egiten jarraitzea da, beste urte batez, abian jarritako "Nahi dudalako! " lelopeko kanpainaren helburua. Kanpaina Bizkaiko 15 udalerritan, tartean Getxokoan, eta hiru mankomunitatetan eramango da aurrera, Foru Aldundiaren, Alkarbide eta Eudelegaz elkarlanean.

Getxoko Udalak DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleen 1.470 familiari ekimenaren eta www.nahidudalako.eus webgunearen berri ematen dituen eskutitza bidali die. “Gure hizkuntza eta ondarearekiko maitasunaz aparte, lanerako zein harreman sareak sendotzeko elebiduna izateren onura eta garrantzia gogoraraztea da ekimen honen asmoa”, azpimarratu du Irantzu Uriarte Euskara zinegotziak.

Zozketa eta sariak

Webgunean egun dagoen hezkuntza eskaintzaren berri (Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea) azaltzen da. Horregaz batera, etorkizunera begira izan ditzaketen hainbat zalantza argitzen saiatzen da. Gainera, webgunean sartu eta inkestan parte hartzen duten gazteek hainbat sari irabazteko aukera izango dute, hola nola, iPad (8th generation) Wi-Fi, HOMEPOD bozgoragailu inteligentea edo Kultura eta kirol materiala erosteko opari txartela (200 eurokoa).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun