Udaltzaingoak 167 salaketa bideratu ditu COVID-19 neurriak ez betetzeagatik

Erredakzioa 2021ko mar. 8a, 12:35
Artxiboko irudia.

Getxoko Udaltzaingoak 167 espediente bideratu ditu joan den aste-akabuan indarrean dagoen osasun arloko araudian beste horrenbeste arau-urratze egiteagatik. Beste behin ere, ez-betetze ohikoenak honako hauek izan dira: bide publikoan edari alkoholdunak kontsumitzea (42 espediente), maskara ez eramatea (40) eta bide publikoan lau pertsonatik gorako taldeetan egotea (36).

Era berean, salaketa ugari jarri dira konfinamendu-ordutegia ez errespetatzeagatik (25 espediente) eta beste herri batzuetatik gure udalerrira etortzeko baimena ematen duten baldintzak ez betetzeagatik (22).

Udalak berriro eskatu du erantzukizun indibidualeko eta kolektiboko jarrerak izatea, eta gogorarazi du, beste behin ere, ezarritako oinarrizko babes-neurri sanitarioak bete behar direla: maskara nahitaez erabiltzea, eskuak maiz garbitzea, pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea, gaueko ordutegian pertsonen zirkulazio-askatasunaren muga errespetatzea (22:00etatik 06:00etara) eta burbuila soziala babestea (4 pertsona gehienez), besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun