Amaia Agirre Getxoko alkateak doluminak adierazi ditu udalerriko alkate izan zen Francisco Javier Urrechua Libanoren heriotzagatik

Erredakzioa 2021ko mar. 8a, 13:31
Francisco Javier Urrechua Libano, artxiboko irudian. © GETXOKO UDALA

Amaia Agirre Getxoko alkateak, Udalaren izenean, doluminak adierazi ditu zapatuan, martxoaren 6an, hil baitzen Francisco Javier Urrechua Libano. Hura udalerriko alkatea izan zen 1980-1983 aldian, demokraziaren lehen urteetan.

Francisco Javier Urrechua Libanok, EAJren ordezkariak, 1980an eskuratu zuen alkatetza Javier Aguirre ordezkatzeko, zeina Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu izendatu zuten, eta 1983ra arte izan zen karguan; orduan Juan Ramón Barquín hautagai jeltzaleak ordezkatu zuen.

Francisco Javier Urrechua, Paquico, mediku analista, oso gizon maitatua eta ezaguna izan da, bai Algortan, betidanik bizi izan den auzoan, bai udalerriko gainerako auzoetan. Euskara eta euskal kulturagaz konprometitua, San Nikolas Ikastolaren sortzaileetako bat eta lehen presidentea izan zen 1963an.

Pertsonekiko, batez ere zaurgarrienekiko edo gaixoenekiko, izan zuen konpromisoak eraman zuen azken urteotan bere betiko parrokian, San Nikolas Bariko parrokian, modu aktiboagoan parte hartzera. Gaur astelehena, martxoak 8, 19:00etan bertan izango da haren hileta-elizkizuna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun