Begoñako galerien egitura indartu eta birgaitzeko lanak egingo dituzte aurten

Erredakzioa 2021ko mar. 9a, 11:40

Begoñako galeriak barrutik, artxiboko irudian.

Begoñako galeriak berreskuratzeko eta horiei balioa emateko jarduerak egingo dira datozen hilabeteetan ipar-mendebaldeko eta hego-mendebaldeko galerietan. Arduradunek azaldu dutenez, beharrok eraikinaren egitura indartzeko eta birgaitzeko izango dira. Horretarako, 1 milioi euro inbertituko dituzte, eta lanek 12 hilabeteko iraupena izango dute.

Lanek 1.053.721 euroko aurrekontua eta 12 hilabeteko iraupena izango dute, eta ipar-mendebaldeko galeriako 1. portikotik 9.era eta hego-mendebaldeko galeriako 20.tik 30.era bitarteko portikoetara mugatuko dira.

Alde batetik, 20A eta 29 arkupeen arteko galerien zatiaren egitura berregokituko da, hego-mendebaldeko galerian. Esku-hartzea bi zatitan banatuko da: eraikinaren kanpoaldetik egin beharreko lanak, beheko horma eta fatxadako arkupea zaharberritzeko, hormigoizko zutabeak eta goiko frontala barne. Eta galerien barruan egin beharreko lanak, hala nola zoru eta sabaiko forjatuen, zimenduen eta adreiluzko horma banatzailearen errefortzuak.

Fatxadak zaharberrituko dira tarte hauetan:

  • Ipar-mendebaldeko fatxadako 1-9 arkupeak, biak barne. Aretoaren eremuari dagozkio.
  • Hego-mendebaldeko galeriako 20-29 arkupeak, biak barne.

Iragazgaiztea

Ipar-mendebaldeko galeriako 1-9 atariak ere iragazgaiztu egingo dira, baita hego-mendebaldeko galeriako lehen tarteko goiko terraza ere, 20. eta 30. atarien artean, eta urak bildu eta beheko bide-mailaraino bideratuko dira. Ondoren, egun dagoen baldosa zolatuko da.

Jarduera hori egin gura da, eraikinaren zati horretako galerien egitura babestuta uzteko.

Arotzeria

Azkenik, zur-arotzeriako lanak egingo dira; izan ere, gaur egun duen egoeragatik galerietako zura altxatuko da, eta horren eraikuntza-definizioa ere onduko da, osorik birgaitzeko.

Egin beharreko jarduketetan, jatorrizko funtzioa errespetatuko da, elementuak eraikitzeko erabili ziren materialak aldatu gabe, sekzioak, neurriak, profilak, moldurak eta abar errespetatuz. Multzoaren benetakotasuna alda dezaketen eranskinak saihestuko dira. Horrela, konpon daitekeen elementu oro konponduko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun