Izen-ematea zabalik dago 60 urtetik gorakoentzako jarduera fisikoko ekimenean parte hartzeko

Erredakzioa 2021ko mar. 10a, 10:13

Zabalik dago hurrengo hiruhilekoan 60 urtetik gorakoentzako kaleko jarduera fisikoaren ekimenean parte hartzeko izena emateko epea, martxoaren 18ra arte. Ekimena Getxoko Udalak antolatzen du, Getxo Lagunkoia programaren eta Getxo Kirolaken bidez. Aurretik ari ziren pertsonek zein berriek eman beharko dute izena, telefonoz (944 660 022) zein aurrez aurre Romo Kultur Etxeko hirugarren solairuan.

Saioak apirilaren 12an hasiko dira, eta, horien bidez, jarduera fisiko osasungarriak egiten jarraituko da. Aldi berean, gizarteratzeko aukera ere emango da. Aurreko hilabeteetan bezala, talde egonkorrak osatuko dira Algortan eta Itzubaltzeta/Romon, eta honako aukera hauen artean aukeratu ahal izango dute: ibiltzea, kaleko gimnasia, orientazioa eta egokitze fisikoa. Jarduerak osasun-neurri guztiak (maskara, segurtasun tarteak, tenperaturaren kontrola…) betetzen eramango dira aurrera, eta horregatik partaide bakoitzak bere materiala erabili beharko du, esate baterako goma elastikoak eta toalla.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun