Getxo Enpresa elkartea arduratuko da itzulketa-izapideak egiteaz, eta aste biko epe horretan hurrengoak helarazi beharko zaizkio: bonuak, izen-abizenak, telefonoa eta posta elektronikoa, TVR edo kutxazainetan inprimatutako bonuen kasuan; eta mezu elektroniko bat bidaliz soporte@bonoconsumo.es helbidera, "GETXO BONO 2020 - ANULACION" gaiagaz + bonuaren edo bonuen kodea, on line erositako bonuen kasuan. Dirua 10 eguneko epean bueltatuko da, 15 eguneko epea behin amaituta.
Azken bonu-kanpaina Getxo Enpresak kudeatu du Getxoko Udalaren finantzaketagaz, beste batzuetan bezala, eta udalerriko saltokietan eta negozio txikietan kontsumoa dinamizatzea izan du helburu. Eta bonuen zenbatekoa itzultzeko neurri hori, bezeroek establezimendu parte-hartzaileetan trukatu ez dutena, salbuespen gisa planteatzen da proiektuaren edizio honetan, egungo pandemia gure gizartean izaten ari den eragina kontuan hartuta.