Ale aloktonoak kenduko dituzte Miramar eta Satistegiko ezpondetatik, bertoko espezieak hazteko lekua uzteko

Erredakzioa 2021ko mar. 15a, 11:02

Zuhaitzen landaketa Portu Zaharrean, artxiboko irudian. © GETXOKO UDALA

Gaurtik hasita, eta bi astez, Getxoko Udalak espezie aloktonoak –beste herrialde batzuetakoak– kenduko ditu Miramar eta Satistegi kaleetako ezpondetatik, hala nola akaziak. Jarduketa horren bidez, hazteko eremua utzi gura diete espezie autoktonoei, besteak beste, arteei, azken urteetan ezpondak birpopulatzeko erabili baitira. Era berean, Satistegi kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietako fatxadei itsatsita dauden akazia aleak kenduko dira.

Makineria ipiniko da inguru horretan, baita kutxa ireki bat ere Miramar kaleko 16. zenbakian, zuhaitzen hondakinak kentzeko. Satistegiko ezpondetako hondakinak Ereagako eremutik kenduko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun