Muxikebarriko egoitzan egindako lana aurkeztuko dute Dantzertiko ikasleek

Erredakzioa 2021eko martxoaren 16a

Muxikebarriko Ereaga aretoa, artxiboko irudian. © GETXOKO UDALA

Martxoaren 27an eta 28 Muxikebarrik Uda gau bateko bidegurutzea antzezkizuna hartuko du, Dantzertiko Arte Dramatikoko 4. ikasturteko ikasleen eskutik, bertan egoitza artistikoa egiten ari direnak. Lana 17:30ean antzeztuko da, euskaraz eta gaztelaniaz, martxoaren 27an, zapatuan, eta 28an, domekan. Gonbidapenak daborduko jaso daitezke, astelehenetik barikura, Muxikebarriko txarteldegi eta informazio bulegoan eta Romo Kultur Etxean.

Proiektua gauzatzeko, Euskadiko Arte Dramatikoko eta Dantzako Goi-Mailako eskolako ikasleak lanean ari dira martxoaren 8tik Muxikebarriko Arrigunaga aretoan, proiektuaren zuzendari gonbidatuak gainbegiratuta, Patxo Telleria gidoilariaren laguntzaz.

Dantzerti eta Getxoko Kultur Etxearen elkarlan proiektua da egoitza, ikasleakaz kalitatezko arte-prestakuntza ematea eta arte eszenikoen sektoreko etorkizuneko profesionalen trebakuntza bermatzea helburu dituena.