Hilean behin (astelehenetan) euskaraz irakurtzeko errazak diren liburuez berba egiteko kluba jarri dute martxan Algortan. Lizar Begoñak gidatuta, bertan, liburu zehatz batzuen inguruan iritziak, hausnarketak, ulertu ez diren kontuak eta halakoak elkarbanatuko dituzte. Hiru hilabete iraungo du irakurle klub berri horrek.
Landuko dituzten liburuak hauek dira:
- Urriak 18, astelehena: Miren Agur Meaberen Urtebete itsasargian (B2).
- Azaroak 15, astelehena: Alberto Ladrón Aranaren Piztiaren begiak (B1).
- Abenduak 13, astelehena: Agota Kristoffen Koaderno handia (B2).
Getxoko liburutegietan daborduko eskuragarri daude irakurriko diren liburuak. Aurtengo egoera dela eta, lekuak mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea: labur.eus/irakurlekluba.