Algortako eta Areetako karpetara oinez sartu ahal izango da, eta Andra Marira autoz bakarrik. Azken horretan, autotik irten gabe egingo da txertaketa, eta 15 minutuz aparkatu ahal izateko nahiko leku izango da, martxa berriz hasi aurretik.
Iturriek azaldu dutenez, Udala arduratuko da karpa horiek muntatzeaz, instalazio elektrikoaz, garbiketa-, higiene-, larrialdi- eta ebakuazio-zerbitzuez. Bestalde, Osakidetza, gainontzeko talde hartzaileakaz gaur egun egiten ari den bezala, txertoak iristen direnean, harremanetan jarriko da hartzaileakaz, txertoa jartzeko hitzorduaren eguna eta ordua zehazteko.