Getxoko herritarrek 995 ekarpen aurkeztu dituzte udalerrian otsailaren 25etik martxoaren 14ra garatu den 2022ko Aurrekontu Parte-hartzaileen lehen fasean. 332 formulario paperean aurkeztu dira (228 postontzietan eta 104 udalerriko hainbat puntutan dauden hautetsontzietan) eta 312 modu digitalean (20 posta elektronikoz eta 292 udalaren webgunean inprimakia betez). Ainhoa Galdurozen berbetan, "pozik gaude prozesu honetan izandako parte-hartzearekin. Osasun-krisia gorabehera, emaitzak aurreko urtekoen antzekoak dira. Nabarmentzekoa da online partaidetzak gora egin duela Udalak herritarren eskura jarritako tresnen bidez. Modu erosoa da, herritarrei prozesuan segurtasuna eta erosotasuna bermatzen diena”.
Hemendik aurrera, Galdurozek gogorarazi duenez, ezarritako gidalerroak betetzen diren aztertuko da, eta, ondoren, Udaleko zerbitzu teknikoek aztertuko dituzte.
Udalak ezagutzera emango du aukeratutako proiektuen behin betiko zerrenda, eta, bigarren fase batean, Getxoko herritarrek proiektuak lehenetsiko dituzte. Prozesua amaitutakoan, herritarrei itzultzeko txosten bat egingo da, eta, bertan, hartutako proposamenak eta erabakiak justifikatuko dira.