Getxoko Udaltzaingoak 178 espediente bideratu ditu aste-akabuan, San Jose zubian, indarrean dagoen osasun arloko araudian beste horrenbeste arau-urratze egiteagatik: bide publikoan lau pertsonatik gorako taldeetan egotea (87 espediente), bide publikoan edari alkoholdunak kontsumitzea (38), gauez zirkulatzeko ordutegia ez errespetatzea (23) eta maskara ez eramatea (22).
Denbora tarte horretan ere, Udaltzaingoak zirkulazio-istripu bitan esku hartu behar izan zuen. Horietan, gidariak edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik ikertu dituzte, trafiko-istripu banagaz zerikusia dutelakoan. Lehenengoak baimendutako tasa hirukoizten zuen, eta bigarrenak laukoiztu. Kasu bietan, dagozkion eginbide penalak bideratu dira Agintaritza Judizialaren aurrean.