Programak 80 ekintza biltzen ditu, eta, batez ere, arlo hauetan izango du eragina: Gizarte-Kohesioa, Ekonomia-Sustapena, Kultura, Kirola, Ogasuna eta Osasuna. Udal-iturriek azpimarratu dutenez, ia bikoiztu egin da aurrekontua (% 90eko igoera, hasierakoaren aldean) ekintza horiei aurre egiteko.
Getxo Ekinez 2021 ekimenean jasotako jarduerak antzemandako larrialdiaren arabera egingo dira. Presazko 56 ekintza definitu dira (9.507.600 euro) eta 24 epe ertain-luzera (3.592.400 euro). Arloz arlo, Gizarte Kohesioaren Arloak 34 neurri garatuko ditu (6.492.000 euro), Sustapen Ekonomikoak 27 (4.917.700 euro), Kulturak 9 (1.038.800 euro), Kirolak 3 (136.000 euro), Ogasunak 5 (285.500 euro) eta Osasunak 2 (230.000 euro).
Oro har, dokumentuan proposatutako neurri guztiak Udalbatzak ezarritako helburuak lortzeko behar den aurrekontuaz hornitzeko hartutako konpromisoaren babesean daude, bereziki, egoera sozial eta ekonomikoan dauden getxotarrentzako laguntzetan. Konpromisoa heltzen da aurkezten diren eskaera guztietara, baldin eta laguntza horiek jasotzeko behar diren baldintzak betetzen badituzte.