Udalerriko saltokietan euskararen erabilera areagotzeko Tik Tok lehiaketa abiatu du Getxoko Kaishop egitasmoak

Iker Rincon Moreno 2021ko mar. 25a, 12:28

Gazteen artean saltokietan euskararen erabilera bultzatzeko eta tokiko negozioetan erosteak duen garrantzia helarazten saiatzeko Tik Tok lehiaketa antolatu du Kaishop Getxo egitasmoak. Goiko bideoan ageri den dantza kopiatu beharko dute parte-hartzaileek, eta 3 bideorik onenek 100 euroko txartel bana jasoko dute sari gisa, Getxoko Euskararen Laguna Saltokia sareko saltokietan kontsumitzeko. Bideoak apirilaren 18ra arte bidal daitezke.

Getxon 14 urtetik gora bizi diren, ikasten edo lanean ari diren pertsona guztiek parte har dezakete lehiaketan. Parte-hartzea banakakoa edo taldekoa izan daiteke, baldin eta grabazioetan COVID-19ran ondorioz ezarritako osasun-neurri guztian betetzen badira. Egile edo talde bakoitzak gura duen hainbeste bertsio aurkeztu ahal izango ditu; lanon gehienezko iraupena 30 segundokoa izango da.

Lehiaketaren oinarriak eta nondik norako guztiak ikusteko sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun