2021/03/28 11:00

Umeentzako jarduerak

Bolueko hezegunetik Ginkana 2.0 autogidatua

Bolueko hezegunetik Ginkana 2.0 autogidatua
Ingurumen Aretoa, Getxo

Ginakana 2.0 autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (6 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu irauten du.

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea einfo@ingurumenaretoagetxo.eus eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun