Getxoz gozatzeko planak 2021

Oporraldian udalerriaz gozatzeko eskaintzaren berri eman du Getxoko Turismo Bulegoak

Erredakzioa 2021ko mar. 29a, 13:53
© GETXOKO UDALA

Aste Santuko oporrez gozatzeko 85 plan eta esperientzia turistiko proposatzen dituen programa jarri du martxan Getxoko Turismo Bulegoak, udalerriko 261 enpresagaz elkarlanean. Horren helburua da krisi sanitarioaren garai honetan herritarrei eta bisitariei hurbiltzea udalerrian egin daitezkeen eta tokiko sektoreagaz elkarlanean antolatutako planen eta esperientzien eskaintza guztia ematea.

Irantzu Uriarte Turismo zinegotziak adierazi duen bezala, beste behin ere, eskaintzaren helburua da Getxo hainbat eta hainbat jarduera egiteko leku gisa kokatzea, publiko eta gustu guztientzat, eta, beraz, merezi du behin eta berriz bisitatzea: “Aurten, mugikortasun-murrizketak kontuan hartuta, kanpaina bereziki Bizkaian eta Euskal Autonomia Erkidegoan egingo da. 2021ean, tokikoaz are gehiago gozatu behar dugu, gure herriak beste era batera bizi, eta, horrela, gure ekonomiari eusten lagundu. Alde batetik, baliabide ezagunenen ordezko planak eskaintzen ditugu, erakargarriak izan daitezen, Getxo ezagutzen duten bisitariak eta txangozaleak beren egonaldia errepikatzera anima daitezen eta, bestetik, bisitarien egonaldia luzatzea, tokiko enpresetan eta udalerri osoan eragin ekonomiko handiagoa lortzeko".

Aurrekoetan bezala, eskaintza itsasoagaz eta irristatze-kirolakaz lotutako planetan banatzen da: "Getxo Kosta" (28 plan), Getxo Monumental-Kulturala (17), Getxo Aktiboa eta Ongizatea (31) eta Getxo Enogastronomikoa (9). Planen eskaintza guztia www.getxo.eus/planak webgunean kontsulta daiteke.

Aste Santuan egitekoak

Plan-eskaintzak Aste Santuko oporretan egingo diren hainbat ekimen jasotzen ditu:

  • Abratik 2,5 orduko zeharkaldia belaontzi batean. Apirilaren 1, 2, 3 eta 4an. 11:30etik 14:00etara. 45 euro pertsona bakoitzeko.
  • Gozatu iluntzeaz itsasontziaren estalkitik. Apirilaren 1, 2, 3 eta 4an, 18:30etik 21:00etara. 49 euro pertsona bakoitzeko.
  • Nabigazio Lizentzia ikastaroa (berria). Apirilak 11. 130 euro. 6 ordutan nabigazio-lizentzia lortzeko beharrezko teoria eta praktika ematen dira. Parte-hartzaileek motordun itsasontzi bat eta belaontzi bat nolakoa den ikasteko aukera izango dute. Nabigazioa Abran eta Bilboko itsasadarrean egingo da, ahal den guztietan eskala tekniko labur bat eginez.
  • "Altxorraren bilaketa belaontzian" ginkana. Jack Smith piratak, zenbait itsasontzi arpilatu ondoren, altxor bat ezkutatu zuen Abrako badian. Itsasoratu zaitez eta 4 ordutan zehar Abrako gunerik politenak ezagutuko dituzu pirataren ezkutuko asmakizunak deszifratzen ditugun bitartean. Neurrira, gutxienez 3 pertsonako taldeentzat. 60 euro pertsona bakoitzeko.
  • Surf ikastaroa. Ikaskuntza pertsonalizatua monitore kualifikatuekin eta talde murriztuekin. 10 ordu 5 egunetan. 150 euro.
  • Belaontzian produktuak dastatzeko aukera itsasadarrean zehar. Neurrira, gutxienez 4 pertsonako taldeentzat. 79 euro-tik aurrera pertsona bakoitzeko.
  • Bizkaia Zubiko oinezkoentzako pasabidera igotzea. Egunero, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. 9 euro.
  • Bisita audiogidatua itsasontziz–Bote Tours. Egunero. 6 eurotik aurrera pertsona bakoitzeko.
  • "Jauregiko arroken istorio sekretuak" bisita. Bizkaia Zubitik Punta Begoñako Galerietara. Apirilaren 4a. 11:00etatik 13:00etara 3 euro pertsona bakoitzeko.
  • Hegaztien behaketa Galean. 08:00etatik 11:00etara. Neurrira, gutxienez 2 pertsonako taldeentzat. 25 euro/ pertsonako.
  • Running Getxon. Profesional baten eskutik. 30 euro/ pertsonako (3-5 pertsonako taldeak).
  • Basoko bainua. Neurrira, gutxienez 4 pertsonako taldeentzat. 5 euro-tik aurrera pertsona bakoitzeko.
  • Master Class Tamarises Izarra. Javier Izarra sukaldariaren eta bere taldearen eskutik, esferifikazioak eta gelifikazioak egiten eta sifoia eta huts-teknikak erabiltzen ikasi ahal izango da jatetxeko sukaldean. Data: apirilaren 6a, 18:30etik 20:00etara. Prezioa: 40 euro/pertsonako.
  • Euskal garagardo artisauen dastaketa. Txinuk tabernan, bost garagardo dastatzeko aukera izango da. Garagardoak estilo, elaborazio-prozesu, jatorri eta ezaugarri desberdinetakoak izango dira, eta herrialdeko produktuen mokadua izango dute lagun. Eguna: apirilaren 3a, 12:00etatik 13:30era. Prezioa: 15 euro.
  • Pintxoak. Getxoko edozein auzotan, pintxo gozoak dastatzeko aukera. Establezimenduen zerrenda gidan bertan agertuko da.

Informazio gehiago eta erreserbak Turismo Bulegoan (Ereaga), 94 491 08 00 telefonoan eta infoturismo@getxo.eus helbidean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun