Txorimalo gaztetxearen 15.urteurrena ospatzeko jaialdia egingo dute

Ander Zarraga 2021ko api. 6a, 12:46

Artxiboko irudia

Asteburu honetan jaialdia egingo dute Txorimalo gaztetxearen 15. urteurrena ospatzeko. Horretarako, ekintzak prestatu dituzte bariku eta zapatuan. Antolatzaileek adierazi dute segurtasun neurriak betetzeko edukiera mugatua izango dela; hala, aldez aurretik lekua erreserbatzea derrigorrezkoa izango da.

Txorimalo gaztetxearen 15 urteak ospatzeko jaialdia egingo dute barikuan eta zapatuan, apirilaren 9an eta 10ean, hurrenez hurren. Bagauda taldearen eta Barne Barnetik binilo jartzailearen emanaldiak egingo dituzte barikuan, 17:00etan hasita. Zapatuan, tortilla txapelketa birtuala egingo dute eguerdian, eta, arratsaldean, Ainhoa eta Kerman eta Arene 6 artisten emanaldiak egongo dira.

Antolatzaileek adierazi dute segurtasun neurriak direla eta, edukiera mugatua izango dela, eta bertaratzeko lekua erreserbatu beharko dela sastrakagaztetxea@hotmail.com  helbidera idatzita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun