Arabiera ikasteko klaseak ematen hasi dira Algortako Gaztelekuan

Erredakzioa 2021ko api. 9a, 11:00

Algortako Gaztelekua, kanpotik.

Arabiera klaseak eskaintzen ari da apiriletik Algortako Gaztelekua (Urgull kalea z/g, 3. solairua), eguaztenetan, 17:30etik 18:30era. Ayoub Mazarren laguntzari esker, arabiera eskolak ematen zaizkie gazteei. Getxoko gazteen arteko elkarlanerako eta kulturarteko topaketarako aukera ona eta berria da ekimena.

Ayoub Mazarrek 22 urte ditu, Marokon jaio zen, eta urtebete baino gehiago darama hemen. Coach profesionala da motibazio pertsonaleko gaietan. Oso gaztetatik liluratzen du gai horrek; izan ere, asko gustatzen zaio bere aletxoa jartzea, pertsonei positiboki pentsatzen eta prozesu pertsonal eta profesionalak hobetzen laguntzeko.

Agharas elkarteaz gain, beste bi elkartetan ere parte hartzen du, eta elkarlanean aritzen da hainbat proiektutan bera bezalako gazteek EAEra iristean bizi duten zailtasun-egoera eraldatzeko.

Arabiera klaseei buruzko informazio gehiagorako bidali mezua gauegungaztelekua@getxo.eus edo deitu 944 660 356 telefono zenbakira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun