Itxiera perimetralagatik Getxoko ikuskizunetara joaterik ez dutenek dirua bueltatzea eska dezakete

Erredakzioa 2021ko api. 13a, 13:48

Eusko Jaurlaritzak hartutako azken osasun-neurriak direla eta, gaur hasita (apirilak 13), mugikortasun-murrizketek eragindako pertsonek, Getxon antolatutako ikuskizunetara edo kultura-ekitaldietara joaterik ez badute, ikuskizun horietarako sarreren zenbatekoa itzultzeko eskatu ahal izango dute.

Aste honetan programatutako jardueretarako, itzulketa eskatzeko epeak honako hauek dira:

  • Kontzertua: Silvia Pérez Cruz (apirilaren 15eko 19: 00ak arte).
  • Dantza: "Nosotros" (apirilaren 15eko 19:00ak arte).
  • Apirilaren 15, 16 eta 18ko zine zikloak (apirilaren 15eko 18:00ak arte).

Apirileko gainerako ekitaldietarako, gehienez ikuskizuna hasi baino astebete lehenago eskatu ahal izango da itzulketa. Ekitaldi horiek honako hauek dira:

  • Isabel Reyren errezitaldi lirikoa
  • "Amaren intxaurrak" (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)
  • "Porno vs Afrodita" antzezkizuna
  • Apirilaren 22tik aurrera izango diren Zinemabarri, Zinematxiki, Zine-Kluba eta Haur Igande Zinema zikloen saioak

Sarrerak itzultzeko eskaera 944 660 123 telefonoaren edota sarreraitzulketa@getxo.eus e-mailaren bidez egin ahal izango da, aipatutako datak baino lehen, erosketa egin duen pertsonaren izen-abizenak adieraziz eta sarreren artxiboa/irudia erantsiz.

Online edo Kutxabank orotarako kutxazainen bidez egindako erosketen kasuan, automatikoki itzuliko da dirua eskaera jaso eta egun batzuetara. Bestalde, eskudirutan edo datafonoz ordaindutako sarreren kasuan, mugikortasun murrizketak amaitutakoan, itzuli beharreko zenbatekoa Muxikebarrin jaso ahal izango da, 10:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19: 30era.

Itzulitako sarrera guztiak berriro jarriko dira salgai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun