Domekan, hilaren 18an, erreferendumaren aldeko mosaikoa irudikatzeko deialdia egin du Gure Esku Getxo taldeak. Eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua, baina, horretan parte hartzekotan, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango dela ohartarazi dute antolatzaileek, osasun neurriak bermatu ahal izateko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!