Euskara parkeetara eramateko Parkean Olgetan ekimena jarri du martxan, beste urte batez, Egizu euskara elkartearen Sendi proiektuak, Getxoko Udalaren laguntzagaz. Helburu hori lortzeko, egitasmoak jolasak eta gurasoen inplikazioa sustatuko ditu, maiatzeko hiru arrastitan zehar –maiatzak 14, 21 eta 28–, udalerriko hiru parketan: Andra Marin, Arrigunagan eta Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenian.
Saioak 45 minutukoak izango dira, eta hiru txanda egingo dituzte (17:00-17:45, 17:45-18:30, 18:30-19:15). Txanda bakoitzean hiru talde egongo dira, non familiak adinaren arabera banatuta egongo diren. "Hainbat jolas izango ditugu, egokiak 3 urtetik aurrerako umeentzat", azaldu dute antolatzaileek.
Aurten, aurrekoetan ez bezala, Jardueretan parte hartu ahal izateko izena ematea beharrezkoa izango da, eta Getxoko hainbat ikastetxeren eta guraso elkarteren laguntza izango da.