Raspas Arraun Elkarteko Virginia Diazek eta Ampostako Klub Nautikoko Aina Cid arraunlariek brontzea eskuratu zuten asteburuan, Europako Arraun Olinpikoko Txapelketan. Lehiaketa horretan bikoteak eskuratzen duen hirugarren domina da: aurrekoak 2019an eta 2020an lortu zituzten, urrezko eta zilarrezkoa, hurrenez hurren.
Lemazainik gabeko biko modalitatean, 2.000 metroko distantzian, eskuratu zuten brontzea; lehen sailkatuengandik, Gloven eta Swann britainiarrengandik, segundo bakarrera geratu ziren. Domina lortu duten azken hiru europarretan, sailkatutako lehen hiru ontzien artean segundo bakarreko aldea egon da, eta horrek lehiaketa honetan dagoen maila oso altua adierazten du.
"Virginia eta Aina oso pozik daude dominarekin, badakitelako Olinpiar Jokoetara arte geratze diren hilabeteetan gauzak ondo eginez gero, kajoira igotzeko aukera handiak dituztela, eta hori historikoa izango litzateke Espainiako arraunlarientzat", adierazi du Marcos Cesar Morales selekzioko kirol teknikariak eta Raspas Arrauneko entrenatzaileak.