Getxoko PPk autokarabanen turismoa bultzatu gura du udalerrian. Horretarako, ibilgailu horientzako egokitutako gune bat egitea proposatu du. "Getxon ez dago autokarabanentzako aparkaleku zehatzik. Hori dela eta, erabiltzaileek Portu Zaharrean edo bestelako lekuetan aparkatu beharra izaten dute. Hala ere, gune horiek ez daude egokituta geldialdi lasaiak egiteko; ez dago uri, ezta elektrizitaterik ere", azpimarratu du Eduardo Andrade bozeramaile popularrak.
PPkoak azaldu duenez, azken urteotan turismo ibiltaria deitutakoak gora egin du nabarmen, eta are gehiago orain, COVID-19ren ondorioz, batez ere urruntze sozialerako erraztasun handiagoa eskaintzen duelako, beste ostatu mota batzuek ez bezala.