Jabier Bilbatuak azaldutakoaren arabera, Algortako Itxas Gane elkarteko kideek bultzatu zuten amnistiaren aldeko manifestazio horren grabaketa. Horretarako, Super-8 formatuko pelikulak erosi eta irudiok batzeari ekin zioten. Juan Luis Olaetak grabatu eta muntatu zituen irudiok, 70eko hamarkadan, "baliteke 1977ko manifestazio bateko irudiak izatea hauek", uste du Bilbatuak.
Ikusiko duzuenez, 6 minutuko bideoan beste Algorta bat ageri da.