Euskal emakumeek Gerra Zibilean eta Frankismoan izan zituzten erbesteratze-prozesuak ezagutzera emango dituzte; bai eta Iparraldean eta Mexikon izan zituzten harrera-baldintzak ere, eta zer egin zuten aurrera egiteko. Era berean, gaur egun bi lurralde horiek zeharkatzen dituzten emakumeek nondik ihes egiten duten, mugen politikek nola eragiten duten beren bizitzetan eta gorputzetan, eta zer nolako harrera izan duten Euskal Herrian ere aipatuko dituzte.
Prestakuntzak azalpenezkoa den zati bat eta parte-hartzailea den beste bat izango ditu, Algortako Villamonte kultur etxean, 18:00etatik 20:00etara, bi egunetan.
Parte hartu nahi duten pertsonek doako izenematea egin beharko dute emailez incidencia@cear-euskadi.org helbidean.