Gazteek ere idaztea gustuko dutelakoan, aurten ere martxan jarriko du Getxoko Egizuk IdaZale Gazteen Txokoa. Gaur egun bizi dugun egoera dela eta, lekuak mugatuak izango dira; beraz, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea egizugetxo@gmail.com helbidera idatzita. Saioak hilean behinekoak izango dira, urritik ekainera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!