Zerbitzu hori, 2010etik Algortako Martikoena kaleko lokaletan ematen ari zen aholkularitza sexologikoaren osagarri gisa, 2020ko urtarrilean hasi zen, Algortako Gaztelekuan, udalerriko 13 eta 30 urte bitarteko gazteei zalantzak argitzen laguntzeko, baita autoestimuagaz, harremanetako segurtasun ezagaz, tristuragaz, antsietateagaz eta bikote-harremanetako zailtasunakaz lotutako ondoez mota desberdinei aurre egiteko ere.
“Aurrekoetan adierazi dugun bezala, pandemia-egoerak, besteak beste, nabarmen eragin du gora egitea ondoez psikologikoek gazteen artean. Horregatik, Getxo Ekinez programan onartutako ekintzei esker, urtarrilean abian jarri genuen zerbitzu hori proba pilotu gisa mantentzeko aurrekontua izango dugu”, Gazteria arloko zinegotzi Gonzalo Ayok adierazi duenez.
Zerbitzua Algortako Gaztelekuko lokaletan ematen jarraituko da, astean behin. Bertaratzeko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, mezu bat bidaliz, 685 704 118 (Teresa) telefono-zenbakira deituz edo aholkularitzapsikologikoa@getxo.eus posta elektronikoaren bidez.