Getxo Kirolak-ek 1.000 plaza eskainiko ditu udako haurren kirol jardueretarako

Erredakzioa 2021ko mai. 11a, 10:30

© GETXOKO UDALA

Haurrei zuzendutako udako ikastaroetarako 1.000 plaza inguru eskainiko ditu aurten Getxo Kirolak-ek. Saio horiek Fadurako eta Gobelako kiroldegietan egingo dituzte.

Izurriaren eraginen ondorioz iazko martxotik gertatutako ikastaroen etenaldiaren ondoren, kirolen udal erakundeak haurrei eta gazteei zuzendutako ikastaroen eskaintza suspertuko du; horietan inskribatu ahal izateko abonu-agiriagaz kontatzea beharrezkoa izango da.

Programazioak barne hartzen ditu 4 eta 14 urte arteko haurrentzako aisialdiko ikastaroak eta multikirola, 4 orduko iraupenekoak, astelehenetik barikura, goizetan. Ikastaroetan zaintza-zerbitzua eskainiko da, jardueren ordutegiaren aurretiko eta ondorengo ordu erdian, eta egunean ordu betez ingelesa landuko da. Gainera, Grand Slameko ikastaroak emango dira, zeinetan 8 eta 16 urte arteko adingabeek tenisa eta padela praktikatuko duten; eta igeriketa klaseak, Getxo Igeriketa klubaren eskutik, 4 eta 17 urte artekoentzat.  

Haurren aisialdiko eta Gran Slameko ikastaroetarako aurretiko izen-emateak maiatzaren 28ra arte egin ahal izango dira Fadurako eta Gobelako jendearen arretarako bulegoetan edo Getxo Kirolak-en webgunean. Izapidea online egiteko, erabili daitezke NAN elektronikoa edo sarbide pertsonalerako pasahitza, zein kiroldegietako bulegoetan eska daitekeen asteko edozein egunetan 08:00etatik 21:30era. Online sarbide pasahitzak ahalbidetzen du ez bakarrik instalazioak erreserbatzea baizik eta kirol ikastaroetako altak eta bajak kudeatzea deialdietako edozeinetan –udako ikastaroak eta denboraldiko ikastaroak–. Plazen zozketa ekainaren 2an jakinaraziko da.

Igeriketa jardueren kasuan, inskripzioa klubarekin zuzenean egin beharko da www.getxoiw.com bere webgunearen bitartez.

Klubek antolatutako kirol jardueren eskaintza

Getxo Kirolaken eskaintzaz haratago, Getxoko klubek, halaber, udaldian kirol ikastaroak eta campusak antolatuko dituzte hainbat modalitateetan: kayak, bela, paddle surf, irristaketa, tenis, futbola, eskubaloi, hockey, atletismo, gimnasia erritmiko, eskubaloi eta kirol egokitu edo inklusiboa. Horietan inskribatzeko ez da derrigorrezkoa izango Getxo Kirolakeko abonu-agiriaren jabe izatea, baina erabilgarri dutenek % 7ko deskontuaren onura eskuratu ahal izango dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun