Aurten ere ez da ospakizunik egongo Getxoko Andra Mari inguruan; hala ere, gaur eta bihar sanisidroak gogoan izateko asmoz, zapi berdeak lepoan lotzeko eta argazkiak jai batzordeagaz konpartitzeko deia egin dute antolatzaileek. Argazki originalenak saria izango duela ohartarazi dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!