Maiatza eta ekainean egingo duten tailerraren bitartez, Entreamigos - Lagun Artean erakundeak Garapen Iraunkorrerako Helburuak ezagutzera eman gura ditu getxoztar gazteen artean. GHI-en Artistak izeneko proiektuan, gazteek Agenda 30a zer den ikasi eta artearen bidez irudikatuko dute, gerora, Getxon ikusgai egongo diren panel batzuetan erakusketa egiteko.
Dinamizatzaile-lanak egingo dituzte Isabel Hernandez Castro emakume guatemalarrak eta Unai Ochoa de Aizpuru hezitzaileak. Tailer horiek Gauegun Gaztelekuan izango dira, 17:00etatik 20:00etara, maiatzaren 22 eta 29an, eta ekainaren 5, 12, 19 eta 26an. Izena emateko, gaztebulegoa@getxo.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute bertaratu gura dutenek.