Aiboako igogailuko zerbitzua etengo dute, mantentze lanengatik

Erredakzioa 2021ko mai. 18a, 12:42

Aiboako igogailua, Txakursolo kalea eta metro geltokia lotzen dituena, zerbitzuz kanpo egongo da bihar, eguaztenean, igogailuaren instalazioaren segurtasun-esparruaren barruan egingo diren mantentze-lanak direla eta. Etenaldia 08:00etatik 12:00etara bitartean izango da, gutxi gorabehera. Ahal bezain laster, berriro jarriko da zerbitzua martxan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun