Palestinaren aldeko ekimena egin dute Getxon

Erredakzioa 2021ko mai. 21a, 14:00
© GETXOKO EH BILDU

Palestinari elkartasuna adierazteko ekimena egin du gaur goizean EH Bilduk Algortako Manuel Gainza aparkalekuan. Horrez gainera, koalizio abertzaleak iragarri du maiatzaren 27ko osoko bilkuran mozio bat aurkeztuko duela, Getxoko Udalak Israelek egiten ari den sarraskia gelditzea eskatzeko eta Palestinako herriari elkartasuna eta babesa adierazteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun