Urrezko domina eskuratu du Virginia Diaz arraunlariak II. Munduko Kopan

Ander Zarraga 2021ko mai. 24a, 13:37

Virginia Diez eta Aina Cid asteburuan eskuratutako urrezko dominakaz. © ESPAINIAKO ARRAUN FEDERAZIOA

Raspas del Embarcadero taldeko arraunlari getxoztarrak eta Aina Cidek, Ampostako Klub Nautikoko Espainiako selekzioko kideak, urrea eskuratu dute Olinpiar Jokoen aurreko azken nazioarteko estropadan.

Virginia Diezek II. Munduko Kopan gailendu da Aina Cid Espainiako selekzioko kideagaz batera. Asteburuan, Lucernan (Suitza) jokatu den Nazioarteko estropadan urrea eskuratu dute, lemazainik gabeko arraunlari biko modalitatean.

Azken estropadan, bikotea gutxitik gehiagora joan da, eta, azkenean, Irlanda 1 eta Errumaniako ontzien aurretik zeharkatu dute helmuga, 7.17,93 denboragaz.

Lucernako proba Tokioko Joko Olinpikoen aurreko azken nazioarteko proba izan da. Orain, arraunlari biek arreta osoa dute jarrita Tokion, elkarregaz joango baitira modalitate bereko kategorian lehiatzera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun