Topaketan parte hartu nahi duten pertsonek aurretik izena eman beharko dute 662 425 662 telefono zenbakiaren edo antirumores@getxo.eus helbide elektronikoaren bidez.
Zurrumurruen aurkako urteko topaketa egingo dute ekainaren 12an, zapatuan, Getxo Elkartegian, 11:00etatik 13:30era. Bigarren topaketa horretan, Zurrumurrurik Ez Estrategiagaz konprometituta dauden entitate, mugimendu, kolektibo eta auzokideentzako gunea sortu gura da. Era berean, sormenaren bitartez udalerrian eragina edukiko duten jarduerak diseinatuko dituzte, Ixi Garciak bideratuta.
Topaketan parte hartu nahi duten pertsonek aurretik izena eman beharko dute 662 425 662 telefono zenbakiaren edo antirumores@getxo.eus helbide elektronikoaren bidez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!