2021/06/11 18:30

Berbaldiak eta mahainguruak

Proiekzioa: "Hamar urte baino ez"

Proiekzioa: "Hamar urte baino ez"
Andres Isasi musika eskola, Getxo

Getxoko EH Bildutik proiekzioa eta solasaldia antolatu dute ekainaren 11rako, barikurako, 18:30ean, Areetako Andres Isasi musika eskolan. Bertan, "Hamar urte baino ez" dokumentala estreinatuko dute: ikus-entzunezko lan honetan EH Bilduren sorreratik gaur egunera arteko errepasoa egiten da hainbat lekukoren eskutik. Tartean, Helena Franco algortarraren adierazpenak jasotzen dira (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Diputatu ohia). 

Proiekzioa eta gero, solasaldia antolatu dute EH Bilduren ibilbideaz berba egin eta batik bat etorkizuneko erronkei buruz berba egiteko. Bertan izango dira Helena Franco bera, legegintzaldi ezberdinetako ordezkariekin batera: Arantza Gutierrez eta Ibon Rodriguez.

Proiekzioa eta solasaldia irekiak izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun