Joste Solidarioaren Tailerraren erakusketa, RKEn

Erredakzioa 2021ko eka. 3a, 14:01

Hilaren 18ra arte, Joste Solidarioaren Tailerra hartuko du Romo Kultur Etxeko erakustaretoak. Tailer hori RKEko Nagusien Etxean egiten ari da eta bertan, gaur egun, 20 emakumek parte hartzen dute. Jarduera horren bidez, besteak beste, bizikidetza, gizarte-harremana eta entretenimendua sustatzen dira, bakardade-egoerak prebenitzeko.

Erakusketan, haurrentzako eta haurtxoentzako jantziak daude ikusgai (jakak, galtzak, jantziak, txanoak, bufandak...) eta ondoren salgai jarriko dira.

Bildutako dirua ongintzako kausa baterako erabiliko da; normalean, minbizia duten haurren ikerketarekin lotutako kausa batera bideratzen da.

Erakusketa astelehenetik barikura bisitatu ahal da, 08:30etik 21:30era, eta asteburuetan, 09:30etik 20:30era.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun