Bizikletak aparkatzeko guneak areagotu dituzte Getxon

Erredakzioa 2021ko eka. 3a, 14:28
Besteak beste, Ereaga hondartzaren inguruan jarri dituzte aparkatzeko lekuak. © GETXOKO UDALA

Bizikletentzako 146 aparkaleku berri jarri ditu Getxoko Udalak udalerriko hainbat gunetan; hala, guztira, 292 dira bizikletentzako lekuak. Bizikleta-aparkaleku berriak ipintzeko jarduketa hori Udalak bultzatutako 2020ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren esparruan proposatu zen, eta 40.000 euro inguruko finantzaketa izan du bere kargura.

Getxok 146 aparkaleku berri ditu bizikletarentzat, udalerriko hainbat gunetan jarri dira eta, guztira, 292 bizikletentzako lekua dute. Hori beste urrats bat da Udalak hiri-eremuan bizikletaren erabilera garraiobide publiko, praktiko, iraunkor eta ekologiko gisa sustatzeko egiten duen apustuan, ingurumenarentzat ona da eta.

Herri barruko bideetan bizikleta aparkatzeko euskarri berriak udalerrian orain arte zeudenei gehitzen zaizkie, eta, beraz, ia 300 dira 600 bizikleta baino gehiago hartzen dituzten mota horretako elementuak.

146 aparkaleku berriak hainbat lekutan jarri dira: Romo-Areeta aldean (Luis López Osés, Errekagane, Kresaltzu, Gobela, José Luis Ugarte eta Tomás Olabarri Moila kaleak eta Santa Ana eta Bizkaia Zubia plazak); Neguri-Algortan (Cristobal Colón, Tejera, Zumardia, Tamarindo, Telletxe, Txakursolo eta Bizkerre kaleak); eta Andra Marin (Gustavo Adolfo Becquer kalea, Ormaza parkea eta Galeako errepidea). Elementu berrietatik, 40 Ereagako hondartzan jarri dira, 10 Azkorri-Gorrondatxekoan eta beste 21 Portu Zaharra eta Arrigunaga eta Areetako hareatzak bezalako guneak indartzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun