Gaur, ekainaren 4an, Getxoko lau alderdi politikoek sinatutako adierazpenean Izadi umearen egoeragaz kezkatuta daudela adierazi dute, eta, era berean, gurasoakaz egoteko eskubidea bermatzeko eta, ahal den neurrian, horiekaz bizi ahal izateko eskatu dute, "bere familia-ingurunetik banandu gabe".
Horrez gainera, lau talde politikoek eskatu diote Espetxeetako Instituzioei adingabearen eskubideak hobekien zainduko dituzten neurriak har ditzatela, "gurasoekin eta haien familia-ingurunearekin harremanetan egon ahal izateko, eta, hala, Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetara eraman ahal izatea”. Horretarako, akordioa Auzitegi Nazionaleko Espetxe Erakundeetako idazkari nagusiari eta espetxe-zaintzako epaitegiari bidaliko diete, pertsona horiek euren jurisdikziopean eta tutoretzapean daudelako.