Fadurako ikasgelen kasuan, aldez aurretik erreserba eginda erabili beharko da, Getxo Kirolak-en webgunearen bidez edo jendeari arreta emateko bulegora deituta (944 308 070). Bi txanda ezarriko dira: bata goizekoa (8:30etik 13:00etara) eta bestea arratsaldekoa (15:30etik 20:00etara). Hala, txanda batetik bestera denbora izango da gomendatutako garbiketa- eta desinfekzio-lanak egiteko.Era berean, Andra Mariko kiroldegiak bere ohiko ordutegia berreskuratuko du, eta 8:30etik 21:30era egongo da zabalik, 14:30etik 15:30era itxiz, gelak garbitu eta desinfektatzeko.
Ikasgelen % 60ko gehieneko edukiera ezarri da; beraz, 76 plaza egongo dira erabilgarri, eta ez da beharrezkoa izango aurrez erreserbatzea. Kiroldegiko aldagelei dagokienez, edukiera % 35ekoa izango da.