Ekitaldian azken urte bietan 40-50 aldiz odola eman duten herriko 13 emaile omenduko dituzte, 2 emakume eta 11 gizon. Urtez urte egiten duten ekitaldi hori, normalean, Bizkaiko odol-emaileak batuta egiten bada ere, COVID-19ak baldintzatutako egoera honetan posible ez dela ebatsi eta, aurten, Getxon egitea erabaki dute antolatzaileek.
Elkartekoek azaldu dutenez, 2020a oso berezia izan da, izan ere, ia % 25 areagotu egin dira odol-emateak udalerrian. "Honegatik, uste dugu badaukagula gaixotasun eta ebakuntza kirurgikoetarako ezinbestekoa den lan isil eta solidario honegatik omenduak zoriondu eta hauei modu publikoan esker ona adierazteko arrazoirik", azpimarratu dute.