KZgunea tokiz aldatzea albiste ona dela esan du Amaia Agirre alkateak: “Erraztu egingo duelako, arrazoi desberdinengatik, mundu digitaletik urrun dauden pertsonak hurbiltzea, eten digitala murrizteko lanean beste urrats bat emanez. Gainera, seguru aski, kokapen berriak lagunduko du Getxo Lagunkoia programaren jardueretan parte hartzen duten adinekoek izena eman dezaten, hurbilago izango dutelako. Azken urtean ikusi ahal izan dugunez, teknologietarako sarbidea funtsezkoa izan da, eta izaten ari da, pertsona guztiek, baita nagusiek ere, beren senide eta lagunekin konektatzeko aukera izan dezaten, horrela urruntze sozialaren bakardadea arinduz”.
RKEko KZguneak herritarrei teknologia berrien inguruko prestakuntza eskaintzen jarraituko du. “Horrekin batera (ofimatikako oinarrizko eta saguaren erabilera, Internet, mugikorra, sare eta abarri buruzko ikastaroak), hainbat izapide egiteko laguntza ere ematen du”, azaldu du Ager Goñi Bizkaiko koordinatzaileak.
KZgunearen ordutegia, astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:00etara, izango da, eta interesdunek hitzordua eskatu beharko dute hemen.