Transpirenaica Social Solidaria zeharkaldiaren balioakaz bat egin du Getxoko Udalak

Erredakzioa 2021ko eka. 14a, 10:03

Alkateak Kantauriko urez betetako botila eman die zazpi gazte parte-hartzaileei zaintzeaz arduratzen denaz kontzientziatzeko. © GETXOKO UDALA

Amaia Agirre alkateak Kantauriko urez betetako botila bat eman die Gizarteratzearen eta Garapen Iraunkorraren aldeko Transpirenaika Sozial Solidaria sentsibilizazio-proiektuan parte hartuko duten zazpi gazteei. Pirinioak zeharkatzen dituen zeharkaldi horrek udalerriaren ordezkaritza izango duen lehen aldia da, eta bertan parte hartuko duten 300 gazteei gehituko zaie.

Hainbat herrialdetatik etorritako gazteek gizarteratze- eta gainditze-prozesu batean parte hartzen ari dira Pertsonalde elkarteak (lehen Perualde) lagunduta. Eguaztenean, ekainaren 16an, hasiko da zeharkaldia, eta haren leloa ura da. Gazteen partaidetza eskertu ondoren, alkateak adierazi du Getxok, kostaldeko udalerria den aldetik, itsasoa bizi-iturri gisa ulertzen duela, eta, “orain, inoiz baino gehiago, uste dugu guztion ardura dela itsasoa zaintzea eta babestea. Horregatik, gure Kantauriko ura botila horretan sartu dugu, Mediterraneora eraman dezaten, Getxotik sustatu nahi ditugun aniztasun-balioen ikur gisa, gero eta gizarte kohesionatuago eta abegikorragoa eraikitzen laguntzeko. Aldi berean, kirola funtsezko elementua dela uste dugu, inklusioa, elkartasuna eta talde-lana bultzatzen dituena. Balio horiek guztiak Trasnpirenaica Social Solidarioak sustatzen ditu, eta Getxotik erabat partekatzen eta babesten ditugu; izan ere, gizartea eraldatzen eta kulturartekotasuna sustatzen laguntzen dute, naturaren balioa eta haren zaintza nabarmentzen, dute eta gure udalerriko ongizate komunean modu positiboan eragiten dute”.

Bestalde, Patxi San Juan Transpirenaica ekimeneko ordezkariak Getxoko Udalaren laguntza eskertu du, eta nabarmendu du ekimenak lan egiten duela Garapen jasangarria eta pertsona guztien gizarteratzea lantzen jarraitzeko, "batez ere aukera gutxien dituztenena, gazteen talentua eta gure balioak sustatuz”. Azkenik, alkatearen eskutik botila jaso duen Muna Mohamed Yeslem gazteak jasotako sostengua ere eskertu du, eta botila ilusioz eta arduraz hartzen duela adierazi ondoren, gaineratu du Getxoko enbaxadore izango direla Pirinioetan, harrera, talde-lana, ingurumenaren zainketa, eraldaketa soziala eta elkartasuna baloreekin konprometituta. Amaitzeko gazteak esan du bueltan zeharkaldia ikasitakoa partekatuko dutela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun