Getxoko 76. Txirrindulari Zirkuitua-Otxoa Anaiak Memoriala datorren abuztuaren 1ean egingo da eta, oraingo honetan, Bilbotik abiatuko da. Punta Galea Txirrindulari Elkartea eta Bilboko Udala akordio batera iritsi dira aurtengo lasterketaren irteera puntua Guggenheim Museo parean izateko. Lehen aldia izango da irteera Getxotik kanpo kokatzen dena, antolakuntzaren aldetik urrats bat gehiago suposatuz.
Amaia Agirre Getxoko alkateak bere gogobetetasuna erakutsi du Bilboren laguntzagaz kontatu ahal izateagatik Getxoko Zirkuitua bezalako nazioarteko txirrindularitza proba batean, "are internazionalagoa den hedapen plataforma bat eskaintzen baitigu". Oso harro agertu da Getxo lehen mailako txirrindularitza proba baten agertoki izaten jarraitzeagatik, "zeinek erreferentetzat balio duen gure udalerriko eta inguruneko neska-mutikoentzat, txirrindulari gazteak izanik zeinekin ahalegin guztiak egiten ari garen, kirolean etorkizunerako bermea duen oinarrizko kirola lagun eta Getxo Kirolak-en bitartez”. Halaber, Agirrek eskertu du Punta Galea Txirrindulari Elkartea osatzen dutenen lana eta dedikazioa, eguneroko bere jardunean, eskolan, proba ezberdinetan eta Getxoko Zirkuitu honen 76. edizioa izango denaren antolaketan.
Bestalde, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esker ona adierazi dio Getxoko udalburuari eta Punta Galea Txirrindulari Elkarteari, Bilbo proba historiko honetan barne hartu gura izateagatik: "Poz handia ematen digu Bilbo eta Getxo are gehiago lotu ahal izatea ospakizun batean zeinetan, gozatzeko aukeraz gain, gure udalerrietan bizikletaren aldeko gure apustu irmoa aldarrikatzeko aukera aparta ematen zaigun. Getxoko Zirkuituaren Bilboko irteera, aurtengo itzulia, 2022ko triatloi txapelketak eta 2023ko Tourra erantsi behar zaizkio duela gutxi udalerri biak halaber eskuineko marjinako ibilbide ziklagarriarekin senidetzeko erabakiari. Bilbo eta Getxo pedalei elkarrekin eta batera eragiten ari gara; hori da taldeek indartsuago izateko duten modua".
Era berean, Joseba Arrizabalaga lasterketaren antolatzaile eta Punta Galea Txirrindulari Elkarteko kideak eskertu du Getxo eta Bilbo bezalako bi udalen konpromisoa euren egutegiko tradizio gehieneko probetako baten ibilbide berri honekiko: "Guretzat, antolatzaile bezala, era honetako elkartzeak, Getxo eta Bilbo udalerriek egin dutenaren bezalakoak, oso garrantzitsuak dira probaren hazkunderako”.
Pixkanaka garatu diren hobekuntza horiek munduko talde onenen interesa pizten joan dira, eta horrek bere isla izan zuen aurreko edizioko partaidetzan, World Tourreko bost taldek eta maila handiko txirrindulariek parte hartu baitzuten, besteak beste, Mikel Landa, Peio Bilbao, Damiano Caruso (azken garailea), Mark Cavendish, Giacomo Nizzolo, Mads Pedersen (orduko munduko txapelduna) edo Fernando Gaviria.