Aurtengo edizioagaz, 23 urte beteko dira lehenengo Balkoitik Balkoira bertso-saioa egiten denetik gurean. Oraingoan, baina, osasun-neurriak direla eta, ekimena Algortako Zabalako karpara lekualdatuko dute. Hala, leku-kopurua mugatua egongo denez gero, aldez aurretik izena eman beharko da albegetxo@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo 605 704 385 telefono zenbakira deituta.
Albe Eguna, zapatuan
Horrez gainera, hurrengo egunean, ekainaren 19an, Albe Eguna ospatuko dute. Eguneko plana hurrengoa izango da:
- 10:00etan Areetan gosaria
- 11:15ean tourra itsasontziz
- 12:00etan ibilaldi girotua
- 14:30ean bazkaria Mendibilen
Horretarako izen-emate epea ekainaren 6an itxi zuten.