Neguriko etorbideko lursail batean egiten ari diren urbanizatze-lanak direla eta, bihar, eguaztenean, eta barikuan, hilaren 18an, trafikoa eten eta bide publikoa okupatuko da etorbide horretan, 15. zenbakiaren paretik Algorta etorbidearen elkarguneraino doan zatian. Zirkulazio etetea 08:00etatik 14:00etara izango da. Garajeetara zirkulazioaren kontrako noranzkotik sartu ahal izango da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!