2021eko udako kultur egitarauak

Aurten ere, jaien diseinu-lehiaketa antolatu dute Itzubaltzetan

Erredakzioa 2021ko eka. 15a, 14:10

Itzubaltzeta/Romoko jai batzordea festei begira dago. COVID-19aren pandemia dela eta, aurten ere ohiko ospakizunak egin ahal izango ez dituzten arren, urteroko diseinu lehiaketa antolatu dute. Horretan, festei irudia jarriko dieten hiru elementu sarituko dituzte: jai kamisetak alaituko dituen marrazkia, zapietan erreproduzitzeko logoa eta pegatina izango den irudia. Hiru kategoria horietan lehiatzeko epemuga uztailaren 4a izango da, eta saria, berriz, 150na euro eta kamiseta eta zapi bana.

Izen-emate buletina eta lehiaketaren oinarriak Itzubaltzeta/Romoko Itsaso liburu-dendan (Aurrezki Kutxa kalea, 24) topa daitezke, eta lanak erromokotxapelketak@gmail.com posta helbidera bidal daitezke, jai batzordeak zehaztutako oinarrien arabera, uztailaren 4a baino lehen. Diseinuak uztailaren 5etik aurrera erakutsiko dituzte auzoko taberna eta komertzioetan ondoren herri bozketa egiteko uztailaren 11n, domekan.

Argibide gehiagorako: https://www.facebook.com/erromokojaiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun