Getxoko Dantzaren Astea ikusgai egongo da, online bidez

Erredakzioa 2021ko eka. 15a, 14:24

Osasun-egoera dela eta, bertan behera gelditu dira Getxoko Dantzaren Astea aurrez aurre egiteko asmoak. Hori dela eta, ekitaldi horren 27. edizioko emanaldiak Muxikebarrin grabatu eta, bihartik aurrera, ikusgai egongo dira Kultur Etxeko sare sozialen eta Youtube kanalaren bidez, baita Getxoko Udalaren webgunean ere.

Oraingoan, herriko zazpi akademia eta dantza eskolek hartu dute parte, eta 9 eta 70 urte bitarteko 540 dantzari inguru bildu dira estilo askotako koreografiak interpretatzeko: dantza modernoa, garaikidea, klasikoa, dancehall, hiriko dantzak, funky, jazz-fusion eta flamenkoa.

Lehenengo emanaldia bihar, hilaren 16, izango da, Areetako Flamenko Eskolaren eskutik. Hurrengo egunean, 17an, Utopianen txanda izango da. Biharamunean, hilaren 18an, Estudio Dancoren lana izango da ikusgai eta, azkenik, hilaren 19an, lau protagonista izango dituzte bideoek: Dantzarte, Estudio de ballet Carmen Vera, Ana Lara Dantza Eskola eta Estudio de Danza Begoña Zabala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun